XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gainera, Barquin-go Jaun-Andreentzat egindako medailoi bat funditzeko ere aprobetxatuko du, eta Juan Bautista de la Encina-k aipatzen duenez:
Urtarrilaren azkenetara arte, bizi-bizi lan egiten du Ebaren pieza zizelatzen, ez baitzen bere gustora fundituta geratu;
honek funditzailearekin auzitan hastera behartzen du; funditzaileak, bestalde, ez dio mantentzen bien artean hitzardutako kostua.
Desgustoa joan eta desgustoa etorri, eta Nemesio hain osasunbera zelarik, egun batean baino gehiagotan egon behar izan zuen atsedenean eta ohean, eta ez zeukan kemenik eztabaidetarako.
Haren asmo bakarra lana ondo bukatzea zen.
Orain bidai labur bat egiten du Bilbora eta Migel de Unamunorekin egiten du topo.
Nemesiok xehe-xehe kontatzen dizkio, Bartzelonako Aste Tragikoan ikusi ahal izan zituen gertaerak.
Zilarrezko lau baxuerliebe zeuzkan amaitzeko; bere ahalegin eta sentsibilitate guztia ipintzen du haietan, egunean hamar ordu eta gehiago lan eginez, bere barne-giroak haizutzen dionean.
Abuztuan bukatutzat ematen du
Modelatua zoragarria, formak luzangak eta gozoak, birtuosismo akabatu batekin erabilitako teknika ikusten zaio Mogrobejori, lau obra hauek egiten zituen bitartean jasan behar izan zituen sufrimentu gorriak gorabehera.
Baxuerliebe hauek, Nemesiok
Irailaren hiruan, Durtol-go tuberkulosoen sanatoriora joateko trena hartzen du; Puy-de-Dôme-ko departamentu frantsesean aurkitzen da sanatorio hori, Clemont Ferrand-etik urruti gabe.
Baina lehenago, muga pasatu bezain laster, Pirinioen bestaldean, Donibane Garazin, bere adiskide Alejandro Zaballaren etxea bisitatzen du, non Tomas Meabe aurkitzen den egun batzuk pasatzen.
Nemesiok, joan baino lehen, Alejandro adiskideari eskatzen dio, zaindu dezala bere
Huraxe izan zuen lagun bakar eta leiala, bakardadez, lanez eta atsekabez betetako hainbeste egunetan.
Tomas Meabek kuarteta asmatu berri batzuk eskaintzen dizkio.
Poema haiek gustokoak ditu Nemesiok.
Irailaren erdialdera Durtol-en aurkitzen da.
Ailegaeran egun euritsu bateko humedadea aurkitzen du, eta dena mendean hartzen duen laino itxi-itxi bat ere bai.
Pisua, berrogeita hamar kilo.
Gaixotasuna azpijana egiten ari zitzaion osasun argalean; eta artatzen duten medikuek Lausana-tik gertu dagoen sanatorio batera bidaltzen dute.
Eskuarte ekonomikoa agortu egiten zaio eta karta-sail bat idazten du, bertan bere anaiari eta Alejandro adiskideari bere egoera pesimista azalduz.
Baina nahigabe handia hartzen du, itxaron zuen bezalako harrerarik egiten ez diotela ikustean.